Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Ekonomia eta Ekintzailetasun
Orlegiaren Ikaskuntza(eKoi)

Guipuzkoa gipuzkoa.net
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Berriak

Berriak

(2014.03.27) Ekoi proiektuan parte hartzen duten enpresetan prozesuko lehen etapa egin da, enpresaren diagnostikoa eginez eta profil berdearen barruan kokatuz.  Horrez gain, esploratzeko eta negozioa dibertsifikatzeko metodologiak garatzen ari dira, adimen lehiakorreko sistema bat erabiliz.

(2014.01.17) Aste honetan Ekoi proiektuaren koordinatzaileek, MONDRAGON Eko-ko zuzendaria den Eva Larrearekin bilera bat izan dute, MONDRAGON Green Community-k proiektuan duen inplikazioa aztertzeko.

(2014.01.13) Datorren urtarrilaren 15ean, proiektuan parte hartzen duten enpresen bilera bat izango da Ekoi proiektuaren eredua ezarri eta ekonomia berdearen planteamendu barruan dibertsifikazio arazoak bateratzeko. Andoaingo udaletxean garatuko den batzarraren helburua ikuspuntuak partekatzea eta alderdi metodologikoak kontrastatzea izango da.

(2013.12.10) Hamabi enpresa baino gehiago elkarrizketatu dira Ekoi proiektuan negozioak erakartzeko prozesuan. Andoaingo Udalaren Enplegu Agentzia eta Tokiko Garapenerako Ekonomi Garapen, Enplegu eta Gazteria sailarekin koordinatuta garatu lan hau. Besteak beste, Andoain, Astigarraga, Hernani, Urnieta,  eta Zizurkilgo enpresak ekimen hau kontrastatzera eraman ditu. Enpresa horiek metalaren sektorekoak dira nagusiki hala nola, txapa, mekanizazioa eta eremu pneumatikoak barne hartuz.

(2013.11.27) Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek, eskualdeko berrikuntzako sareko aktore ezberdinekin elkarlanean, deialdi bat egin die zonaldeko enpresei datorren azaroaren 30erako. Bilera honen helburua, Ekoi ekimena aurkeztea da, enpresen dibertsifikazio-aukerak garatzeko (produktu, zerbitzu edo prozesuak berritu edo hobetuz) ekonomia berdearen alorrean partehartuz (energia eta energia eraginkorra, ekipamendua, garraioa, hondakinak eta ura) .