Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Ekonomia eta Ekintzailetasun
Orlegiaren Ikaskuntza(eKoi)

Guipuzkoa gipuzkoa.net
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Partaideak

Partaideak

Babeslea

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK: Gipuzkoako Foru Aldundiak, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren bidez, Jakintzaren Gizartean oinarrituta dagoen Gipuzkoa eraikitzen lagundu nahi du. Hau da, gizarte-iraunkortasunean, iraunkortasun ekonomikoan (berrikuntza eta lehiakortasuna), eta ingurumenaren iraunkortasunean oinarrituta dagoen gizartea. Gizartearen ikuspegitik arduratsua den lurraldea, iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duena, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren alorretan sortzen zaizkion erronkei era proaktiboan aurre egiten diena, lankidetzako estrategien eta alde askotako konpromisoaren bitartez, alderdi guztientzat balioa sortzen duten eta eraginkorrak diren irtenbideak eskainita, nabarmenak diren zein ukiezinak diren bere aktiboak kudeatuta eta aktibo horiek lurraldeari buruzko ikuspegi iraunkorrera begira antolatuta. Pertsonak, beren jokabide, gaitasun eta ezagutzekin batera, etorkizunaren giltza dira; haiek dira etengabeko eraldaketan oinarrituta gizarte eta  ekonomia lehiakorrago, bidezkoago, kohesionatuago eta iraunkorrago bat lortzeko beharrezkoa den jakintza sortu, erabaki eta transmititzeko gaitasuna dutenak.

Proiektu barruan dauden erakundeak

  • MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA - MONDRAGON UNIBERTSITATEA: Industri Antolakunatzako departamentua proiektuaren lider gisa izango da. MGEPek proeitkuaren kudeaketa eta diseinua eramango du aurrera. Proiektu honen helburuak lortzeko proiektuan parte hartzen duten beste aktore batzuen parte-hartzea ere bultzatuko du.
  • ACLIMA: Euskadiko Ingurugiro Industriaren Kluster Asoziazioaren helburua enpresen lehiakortasunean eta berrikuntzan datza, garapen iraunkorra eta gizarte-erantzukizun konpromisoa kontutan hartuaz. Aclimaren barne eko-industriarekin erlazionatutako enpresak daude eta beraien eskaintza ingurumen hobeago  bat lortzeko produktu eta zerbitzuak garatzen datza.
  • ANDOAINGO UDALA: Udalaren barne dagoen Ekonomi Sustapen departamentuak hartzen du parte proiektuan. Departamentu honek Donostialdeako enpresen lagungarri eta erdikari gisa egingo du lan. Beraz, Donostialdeko enpresei aukera emango die, ideiak, esperientziak eta ezagutza sustatuaz. Eskualdeko enpresei lagunduko die ekonomia berderuntz beraien aktibitate eta lanpostuak eguneratuz.
  • BIC GIPUZKOA BERRILAN: Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak, berrikuntzaruntz bideratutako enpresei laguntza eskaintzen die. Bere helburua enpresa berriak sortzea, enpresa-dibertsifikazioa eta bultzada bat ematea da enpresetan berrikuntza garatzeko. Hala lanpostu berriak sortu, pertsonak ekintzaileak prestatuaz, ideia berriak garatuaz eta espazio berritzaileak enpresei eskeiniaz.
  • CEI SAIOLAN: Mondragon korporazioako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa. Mondragoneko enpresekin lotura estuan ari dena lanean. Bere rola proiektuan Deba Garaiko eta Donostialdeako eskualdeen  diagnosi bat egiten laguntzea da. Beraien esperientzia eskualdeari zabalduaz. Esperientzi pilotu honetan partaide gakoetako bat izango da.
  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA: Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Sailaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektuan rol aktibo bat izango du, jardueren orientazio eta bideratzearen bidez, lurraldean proiektua sustatzeko eta proiektua zabaltzeko.
  • DEBAGOIENAKO MANKOMUNITATEA: Bere Ekonomi Garapen Agentziaren bidez, Debagoienako enpresetan ekonomia berdea garatu eta ezartzen lagunduko du. Beraz, Deba Garaiko enpresei aukera emango die, ideiak, esperientziak eta ezagutza sustatuaz. Eskualdeko enpresei lagunduko die ekonomia berderuntz beraien aktibitate eta lanpostuak eguneratuz.
  • MONDRAGON-Eko: Mondragon Korporazio barneko Eginkizun berriak Sustatzeko Unitate Zentroaren misioa, sektore berrien sorrera industria sarea eraldatzeko, eta inguruan aberastasuna sortu eta lanpostu berriak sortzea da bere helburutako bat. Bere jarduera gakoak Energiaren eta Ingurugiroaren sektoreetan arduratzen dira gehien bat.

“Munduaren ikuspegi berri baten jaiotza ikusten ari gara. Bertan, ekologia eta ekonomia dira txanpon bereko bi aurpegiak”