- Info
Mugarriak
- Deba Garaiko eta Donostialdeko lurralde diagnostiko bat izatea, funtsezko gaiak aipatuaz; enpresen eta ekonomia berdearekiko ereakunde gakoen indargune, ahulezi eta aukerak (barrutik eta kanpoko) enpresa eta identifikatuz. Honek lurraldearen diagnostiko bat garatzea eskatzen du, elementu desberdinak kontutan izanik. Elementu hauek proiektuan parte hartzen duten eragileen eskutik datoz batipat. Faktoreen azterketa egin ondoren, diagnosi bat aurreikusten da erronka, oztopo eta beharrak izendatzeko. Hau interesgarria izango da enpresa eta ezagutza triangelua (hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza) osatzen duten pertsona guztientzat ere bai.
- Foro berdea sortu, lurralde osoko eragile sozio-ekonomikoen oreka bat izanez. Eragile hauek sensibilizazio maila altu bat izan behar dute, elkarlanerako prest eta proiektuaren zeregin desberdinetan protagonistak. Talde honek proiektuan aktiboki hartuko du parte eta proiektuko aktibitate derberdinak dinamizatuko ditu.
- Hobetzekuntza ekintzaen eta proiektuen aukera zorroa garatzea: ekonomia berdearen alorrean hobekuntza eta garapen aukerak definitzean datza, enpresen erronka, oztopo eta beharrei aurre egiteko. Hala, ekonomia berdearen potentziala ustiatu ahal izango dute.
- Prestakuntza-zorro bat garatzea: prestakuntzari buruzko katalogoa sortze da helburu, bai MUko maila akademikorako eta baita enpresa mailarako. Formakuntza hau ekonomia berdea bultzateko beharrezkoak diren konpetentzi eta formakuntzara bideratuta egongo da.
- Praktika onen biltegia sortu eta ekonomia berdean potentziala duten adibideak garatu: Emaitza honek enpresara bideratutako “ekonomia berde”arekiko adibide praktikoak nahi ditu azaldu. Bide honetan baita ere metodologiak azalduko dizkigu, eta baita ere ekonomia berdearen potentziala, baliabide eraginkortasunaren ikuspuntutik azalduko digu.
- Proiektuaren web orri bat garatzea: proiektuko partaideen lankidetza sustatuz eta proiektuko ezagutza, emaitzak eta ondorioak zabaldu taldearen artean. Hau dena gizartera begira eta MUko irkasle eta ikaslegora zuzenduta izango da.